Euskaraldia dela eta, Ikusmira Ondarearen kideok hamaika egun euskaraz aritzeko prest gaude!
Datozen egunotan web orrialde honetan zein sare sozialetan argitaratuko ditugun testu guztiak euskaraz izango dira, gutako batzuentzat ahalegin handiagoa izango bada ere. Era berean, garatuko ditugun ekintza guztietan euskarak protagonismo handia edukiko du eta, gutxienez, gure hasierako berbak euskaraz plazaratuko ditugu. Beraz, abenduaren 3ra arte euskara izango dugu idatzi eta berba egiteko hizkuntz nagusia eta, hemendik aurrera, gehiago erabiltzeko erronka hartuko dugu kide guztiok. Gure lurraldeko ondare handienetako bat euskara dela uste dugulako eta euskal kulturarekin dugun konpromisoa adierazi nahi dugulako.
Gure artean ahobizi zein belarriprest daude, eta denok saiatuko gara gure ekintza komunikatibo guztiak euskaraz egiten. Lagunduko diguzu?