Konsoni Lantegia. Zorrotzaurre, Bilbao.
Argazkia: IOHLEE-AVPIOP
Fuente: IOHLEE-AVPIOP

Urtarrilaren 18tik aurrera, 2019ko barikuetan, arratsaldeko seiretan, gure industri ondarearekiko hitzordua izango duzu. Konsoni Lantegirako bisita gidatuetarako deialdi berria, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak Zorrotzaurren jagoten duen bilduma (makina, lanabes eta tresna ugarik osatuta) ezagutzeko. Bisitok, Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkartearen (IOHLEEren) laguntzaz, sormenak eta berrikuntzak euskal industrian izan duten funtsezko garrantzia izango dute izpide.

Izena emateko, bidali posta elektroniko bat helbide honetara: konsonilantegia@gmail.com edo klikatu esteka honetan eta bete agertuko den fitxa.

Egin ahalik eta azkarren, plazak mugatuak dira eta!