Emakumeak, Bilbo eta merkataritza

Argazkia: Archivo Histórico Foral de Bizkaia. BFAH/AHFB R.1490

Emakumeak eta saltoki txikiak Bilboko historian.

2018 urtea

Bilboko Udala. Berdintasun Saila.

Ortzadar.

Ortzadarrekin lankidetzan, “Emakumeak Bilboko historian” saileko hirugarren ibilbidea diseinatu dugu Bilboko Udalaren Berdintasun Sailarentzat. Ibilbide interpretatiboa da, garai guztietako emakumeek hiriko merkataritzari egindako ekarpena azpimarratzeko. Dossier Dossier zabal batekin osatzen da ibilbidea, eta, horren bitartez, Bilboko merkataritzaren protagonisten berri emateaz gainera, hitza ematen zaie saltokietan aritu diren, era guztietako salgaiak saldu dituzten eta dendak eta negozioak, sortu, zuzendu eta kudeatu dituzten emakumeei. Eta hori guztia gaur egungo Bilbon betetzen duten zeregina ahaztu gabe. 15 emakume merkatariren lekukotzak biltzen dituen dokumental interesgarri baten bitartez ezagutu ahalko duzu hori guztia: emakume ekintzaileak zein belaunaldiz belaunaldi martxan diren saltokien oinordekoak, denak dira ausardiaren eta hobetzeko nahiaren eredu.