Emakume konsagratuak
Emakumeen ikusgaitasuna eta presentzia Bizkaiko elizan.
Sagaratuak: iragana eta oraina.
2016 urtea
AFES.
Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Saileko Ondare Historikoaren Zerbitzua.
AFES elkartearekin batera egindako ikerketa honetan hamabost lekaimeren baino gehiagoren lekukotasunak jaso dira. Horiek guztiek, gizartearen, eliza katolikoaren eta, nola ez, emakumearen bilakaerari behatzen diote, hainbat ordena eta kongregaziotatik. Era askotako ikuspegiak dituzte, eta horiek aukera ematen digute ezagutzeko emakumeek gizartearen esparru guztietan, baita erlijiosoan ere, duten presentziaren errealitatea.