Gorlizko (Bizkaia) erietxearen 100. urteurrena dela eta, eta herri horretako udalak diseinatu dituen jardueren barruan, hitzaldi hau txertatu da. Bertan, duela mende bat Europan zein Bizkaian arkitekturaren, hirigintzaren eta osasunaren arloan eman ziren aurrerapenak aurkeztu dira, dibulgazioz, bai eta eraikin izugarri hau eraiki aurretik Bizkaiko Aldundiak aztertu zituen proiektuak ere.
Hitzaldiarekin Itsas Sanatorioaren eraikuntzaren testuinguru historikoa erakutsi nahi izan da, gaur egun Gorlizko eraikin bereizgarrienetako bat dena. Mende hasierako Europako erietxeen abangoardiako establezimendua, bere arkitekturagatik eta garatu zuen osasun-ereduagatik erreferentea izan zena.