Emakumezkoen ereduak
Emakumezko ereduak Bizkaiko elizan. Tenpluetako izenak.
2015 urtea
IZAERA emakumeen elkartea
Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Saileko Ondare Historikoaren Zerbitzua.
Izaera elkartearekin elkarlanean egindako azterketa. Bizkaiko aldareetan dauden emakumeen azterketa historikoa egiten da, generoaren ikuspegitik. Lan horri esker jakin genuen, gizonezkoek hautatutako deitura horien bitartez, eredu bat sortu zela, irreala eta iristezina askotan, eta eredu horri begiratu behar ziotela emakumeek. Eredu horren arabera “zuzen” edo “onargarri” gisa hartu ziren balioa hauek: otzantasuna, kastitatea, esanekotasuna, pairamena… Baina beste balio batzuk isildu egin nahi ziren, gizonezkoei uztartu nahi zitzaizkienak, eta emakumeak baztertu nahi ziren orobat horietatik.