Bizkaiko Erretaulak

Bizkaiko erretaulen ondare eta etnografia balioen interpretazioa teknologia berrien bitartez.

2015-17 urteak

Bizkaiko Eleiz Museoa.

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saila.

Bizkaiko kapera, eliz eta komentuetan dauden erretaulak altxor artistikoak dira, inondik ere; obra konplexuak dira, non bat egiten duten arkitekturak, eskulturak eta pinturak, osotasun bat osatzeko. Askotan ez da erraza zehaztasunez behatzea, ezta ezkutaturik dituzten sinbolo konplexuak ulertzea ere. Alabaina, teknologia berriei esker, 47 erretaulaz gozatzeko aukera izango duzu. Beren berezitasun, interes eta adierazgarritasunagatik monumentutzat hartu ditu Eusko Jaurlaritzak, hain zuzen, erretaula horiek. Eskaneatu zure mugikorrarekin horien alboan dagoen kodea, edo sartu Bizkaiko Eleiz Museoaren webgunean , eta horien sekretu guztiak ezagutuko dituzu.

ikusmiraondarea logo
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.